Page 4 - Aldizkaria 2016-2017
P. 4
Antolamenduko
zenbait informazioa

Bisitorduak:

Zuzendaritza: 9:00etatik 11:00etara

Ordu hauetan ezin baduzue, zuen seme-alaben bitartez edo telefonoz beste ordu
bat zehaztu dezakezue.

Jantokiko arduraduna:

Berarekin hitz egiteko goizeko 9:00etatik 10:00etara etor zaitezkete eskolara
edo telefonoz dei egin dezakezue 10:00etatik 11:00etara.

Guraso Elkartea: 9:00etatik 9:30era.

Iradokizunen buzoia ere badago eskolako sarreran.

Irakasleekiko bilerak:

 Irailean zehar maila bakoitzeko gurasoekin bilera egingo da, maila eta
zikloaren ezaugarriez informatzeko.

 Edozein irakaslerekin (tutoreekin edo espezifikoekin) elkarrizketak izateko
eguna ASTEARTEA izango da. Elkarrizketak aldez aurretik hitzartu behar
dira, eta gurasoek zein irakasleek eskatu ahal dituzte.
Astearteetan ez bada posible etortzea, dagokion irakasleari jakinarazi
diezaiokezue egun eta ordu egokia finkatzeko.

 Ikasturte amaieran Haur Hezkuntzako tutoreek guraso guztiei dei egingo
diete ikaslearen garapenaren berri emateko.

 Eskolako dokumentu akademikoak gurasoen eskura daude Zuzendaritza
bulegoan. Baita eskolako web orrialdean ikus ditzakezue ere.

www.itsasokoamaeskola.com
   1   2   3   4   5   6   7   8   9