Estás en: Itsasoko Ama C.E.I.P. / Noticias / Noticia ampliada
EUSKERA    CASTELLANO

05/04/2016  |  Área: Proyectos del centro


SANTURTZIKO ZUHAITZ EGUNA


URTERO BEZALA , AGENDA 21EKO BATZORDEAK UDALAK ANTOLATU DUEN LANDAKETAN PARTE HARTU DU. ARRAKASTA ITZELA


Martxoaren 17an  Zuhaitzaren Eguna ospatzeko eskoletako ordezkariak, Aintzane Urkijo alkatea eta zinegotzi batzuk elkartu dira Santurtziko Parkean. Santurtziarrak hurbildu dira ekitaldia disfrutatzera eta han, nagusiok eta txikiok gogoratu ditugu zein garrantzitsua den Natura gure planetan eta Ingurumena zaindu eta babestu behar dugula. Horretarako, bai umeek eta nerabeek,  bai Estibaliz Olabarri Ingurumenaren zinegotziak hitza hartu dute. Gainera, aurten bertso batzuk entzun ditugu, dantza bat gozatu, ikasleek zuhaixkak erdiko kioskoan landatu dituzte, eta beste zuhaitz bat landatu dute: jacaranda mimosifolia, azkar hazten den ornamentazio-espezie bat. Zuhaitz mota honek 10 metroko altuera har dezake, eta CO2 asko kontsumitzen duenez, gure herriko ingurumen-baldintzak hobe ditzake. Ekitaldia bukatu da parkean zeuden eskolen artean landare bat elkarbanatuz eta hurrengo pentsamendua osatuz:

 

 “Bizidunen sustraiak elkarrekin gurutzaturik daude. Zuhaitz bat mozten denean, izar bat erortzen da. Beraz, zuhaitz bat moztu baino lehen baimena eskatu ohianeko zaindariari edo izarren zaintzaileari”

Aintzinako Mayak

 


linea
linea


Itsasoko Ama H.L.H.I.
Itsasoko Ama Enparantza z/g
48980 SANTURTZI
Tfno. 944 831 407
Fax. 944 935 638

014418aa@hezkuntza.net
© 2013. C.E.I.P. Itsasoko Ama H.L.H.I.. LEGAL OHARRA