Estás en: Itsasoko Ama C.E.I.P. / Noticias
EUSKERA    CASTELLANO

Agenda 21

Deskripzioa


Orain arte gure eskolan egindako proiektuak hauexek izan dira: birziklapena, ura, energia, klima aldaketa eta mugikortasun iraunkorra. Bi ikasturte hauetan “Kontsumo jasangarria edo arduratsua” izaten ari da proiektua gure ikasleak kontsumo arduratsuaren inguruan kontzientzatzea eta heztea helburu nagusia izanez. eta ahaztu gabe kontsumoa gaur egun gizarte-ongizatearekin eta bizi-kalitatearekin estu lotuta dagoela.


Kurtsoan zehar hainbat ekintza egiten ditugu:


  • Patrulla berdea.
    Patioa gargi mantentzeaz arduratzen dira LHko ikasleak eta 5 urteko geletako umeak, jolastorduko hamiketakoen ontziak zakarrontzi egokietara botarazten.
  • Agenda 21-eguna.
    Kurtso hasieran guztiok gure ingurumenari buruz hitz egiten dugu ordubete eta konpromesu gutun bat sinatzen dugu.
  • Azterkosta.
  • Itsasminez proiektua:
    Antzerkia H. Hezkuntzakoentzat
  • Zuhaitz-eguna.
    Batzordeek Santurtziko ikastetxe guztiekin batera landatzen dugu zuhaitz bana eta ikastolan parte hartzen dugu urte horretako zuhaitzaren aukeraketan.
  • Eskolen arteko foroa.
    Urtero ere ikastetxeen arteko foroan parte hartzen dugu. Foro honetan ikastetxeetako ikasleek biltzen dira eta Santurtziko arazoetaz miantzatzen dira. Bilera honetatik ateratzen diren eskaerak eta konpromesuak alkateari luzatzen zaizkio.
  • Udalforoa.
    Eskolen arteko foroan ateratako eskaerak eta konpromezuak alkateari luzatzein zaizkio udaletxeko pleno aretoan.
  • Arropa.
    Berohi proiektuarekion batera (Caritas eta Rezikleta), arropa eta zapata bilketa egiten dugu berrerabiltzeko.
  • Eskulan-lehiketa.
  • Gosari bat eskola osorako.
    Etxean egiten ditugu eskulanak familian, baldintza bakarrarekin: “birziklatutako materialaren bat izan behar du”
  • Hainbat irteera.
    Madariaga dorretxea, inguruko egonaldiak (Baratze edo Lurraska). Aresketamendi parkea, Gorbeia eta Urkilako parke naturalak, Ag 21.
  • IKASTURTE HONETAKO EKINTZA PLANA (PDF).

Albisteak:

11/05/2018

Santurtziko Eskola Agenda 21ko Ikastetxeen Arteko Lan Bilera


Santurtziko alkatesa Santurtziko eskola guztioi laguntza eskatu digu herriarekin loturiko konponbideak bilatzeko. Santurtzi garbiago bat lortzeko; berdea izateko. Adibidez: leku konkretu batzuetan iturriak jartzea, zakarrontzi marroiak ipintzea, bidegorri bat egitea eta bizikletak alokatzeko lekua izatea etb.

13/04/2018

SERANTES NATUR ESKOLA

Apirilaren 16an ingurumen aldeko diru-bilketaren kanpaina bat martxan jarriko dute ,crowdfunding plataformaren bidez.

31/05/2017

ingurumen lehiketaren irabazleak

santurtziko INgurumen lehiaketan maskota bat aukeratzeko 2.saria irabazi dugu
zorionak . Irabazlea IZARO URDIAIN izan da .

04/11/2016

ingurumen batzorde berria

Ongi etorri eskolako ingurumen batzordekoei !
segi lanean

21/04/2016

Gure ortu txikia

nork esango ote zuen gure eskolan izango ginateke ortu txiki bat? ba,bai hona hemen.
Zaindu behar dugu !!!!!

Itsasoko Ama H.L.H.I.
Itsasoko Ama Enparantza z/g
48980 SANTURTZI
Tfno. 944 831 407
Fax. 944 935 638

014418aa@hezkuntza.net
© 2013. C.E.I.P. Itsasoko Ama H.L.H.I.. LEGAL OHARRA