Estás en: Itsasoko Ama C.E.I.P. / Proyectos del Centro
EUSKERA    CASTELLANO

Irakaskuntza hobetzen - HH

 

HELBURUAK


  • Hizkuntza arloko programazioa maila guztietan antolatu.

  • Metodologia ludiko eta eraginkorrerako aldaketak ezarri (irakurmena bikoteka, irakurtze–animazioa, Eskola 2.0..)

  • Komunikazio oinarrizko lau gaitasunak hobetu: ahoz ulermena, idatz ulermena, ahoz adierazpena eta idatz adierazpena.

  • Eskolako hizkuntza proiektua egin.

  • Eskolako baliabide digitalak hobeto erabili.

 

Behar den aldaketa metodologikoak hizkuntza arloan ez ezik, beste arlo batzuetan ere izan behar du eragina, protokolo berari jarraituz eta hiru hizkuntzetan.

  • Testu-mota desberdinak landu (berriak, ipuinak, iragarkiak, eskutitzak, espositiboak, olerkiak, elkarrizketak ...)

  • Idazmena hobetzen duten  aktibitateak (idazmen-tailerrak)

  • Irakurmena hobetzen duten aktibitateak (mailen arteko ikaste- kooperatiboa)

  • Eztabaida eta elkarrizketetarako denbora eman.

  • Metologia digitala erabili banako edo taldeko proiektu txikiak sortzeko.

  • Familien partaidetza (ipuin-kontalariak, erakusketak...)

  • Ekintza guztiak eskolako proiektu eta jaiekin lotu:
    AG 21, Elkarbizitza Plana,Olentzero,Inauteriak, Patio- jolasak, Euskal astea.

 

 

PLANGINTZA


Zikloko batzarrak koordinatzeko, dinamizatzeko eta akordioak aurrera eramateko aprobetxatuko ditugu. 2009/2010 eta 2010/2011ko Hobekuntza- Planaren barruko dokumentuari jarraituz lan egingo dugu.

Formakuntzarako 6 ordu hartuko ditugu hizkuntza arloetarako eta  beste  6 ordu  teknologia digitala sakonago lantzeko.
Honetarako, berritzeguneko aholkatzea izango dugu. Behar denean kanpoko erakundeetako  laguntza ere jasoko dugu.

 

  • Behin testuen tipologiak adostatuta  mailaka eta zikloka., iaz kurtso erdian martxaan jarri ginen, baina denbora faltagatik ezin genuen bukatu.

    Kurtso hau hasieran programazioetan sartu genuen
         - H. Hezkuntzan  : ipuina eta oharra landuko da
         - 1 zikloan: ipuina eta errezeta
         - 2. zikloan: Berria  eta deskribapena
         - 2.zikloan: testu espositiboa eta antzerkia
         - ziklo bakoitzean eta dimentsio guztietan.

 

 

 



Itsasoko Ama H.L.H.I.
Itsasoko Ama Enparantza z/g
48980 SANTURTZI
Tfno. 944 831 407
Fax. 944 935 638

014418aa@hezkuntza.net
© 2013. C.E.I.P. Itsasoko Ama H.L.H.I.. LEGAL OHARRA