Estás en: Itsasoko Ama C.E.I.P. / Servicios
EUSKERA    CASTELLANO

Zerbitzuak

Jantokia:


Pertsonal adituak dietak kontrolatzen ditu orekatuak eta ikasleen beharrei egokituak izan daitezen
.

Jantokiko arduraduna Mertxe Martinez da eta umeak zaintzeko 17 langile daude.

Jantokiko menuak ikusteko edota jantokiko arauak deskargatzeko hemen sakatu.

Eusko Jaurlaritzak bere arautegiari jarraituz jantokiari dirulaguntza ematen dio.


Idazkaritza:


Gai akademikoak eta administratiboak egiten ditu: matrikulazioak, egiaztagiriak, espediente akademikoak, beken tramitazioa, ...

Idazkaritzako ordutegia: Astelehenetik ostiralera 9:00 etatik 13:00etara
Telefonoa: 944 831 407
Faxa: 944 935 638


IGE:


Guraso Elkartea “Itsas Adarra“ deitzen da, Itsasoko Ama eskolako guraso guztion elkartea da.
Umeen heziketan gurasook dugun garrantzia kontuan izanik, zuen partaidetza bultzatu nahian gabiltza.

Guraso Elkartetik eskolako arlo askotan parte hartzen dugu:

  • Eskolako bizitzan parte handia dugu.
  • Gurasoen formakuntza bultzatzen dugu, Guraso-eskola antolatuz (euskara eskolak, hezkuntzari buruzko zenbait hitzaldi,...)
  • Eskolan egiten diren festetan parte hartzen dugu: Olentzero, ihauteriak, Euskara Astea, Agate Deuna, Korrika,....

Eskolaz kanpoko ekintzak antolatzen ditugu gure seme-alaben fisiko, artistiko eta intelektual formakuntza indartzeko.

Guraso Elkartean parte hartzeko animatzen zaituztegu, zuen iradokizunak  interesatzen zaizkigu eskola hobetzeko.


Aholkularitza psikopedagogikoa:


Hezkuntza zailtasunak dituzten ikasleen diagnostikoa berritzegunearekin tramitatzeko irakasleriari laguntza ematea dago bere eginkizunen artean.

Pedagogia terapeutikako irakasleekin koordinatuz gain, indartzeko neurriak antolatzen ditu ikasketa buruarekin batera ikasleen beharrei erantzuna emateko.


Itsasoko Ama H.L.H.I.
Itsasoko Ama Enparantza z/g
48980 SANTURTZI
Tfno. 944 831 407
Fax. 944 935 638

014418aa@hezkuntza.net
© 2013. C.E.I.P. Itsasoko Ama H.L.H.I.. LEGAL OHARRA